Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cardinale, Claudia

Antzezle italiarra (Tunis, 1938). Italian eta Hollywooden, film ugaritan lan egin izan du: V. Zurliniren Maletadun neskan (1960), Luchino Viscontiren Rocco eta bere anaiak (1960) eta Katu-nabarran (1963), Henry Hathawayen Zirkoaren munduan (1964), Richard Brooksen Profesionalaken (1966), Sergio Leoneren C´era una volta il West eta Liliana Cavaniren Azalan (1981).