Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cardin, Pierre

(Jaiotza izena, Pietro Cardini). Italiar jostuna eta moda alorreko enpresaburua (Callalta, Italia, 1922). Hamazazpi urte zituela jo zuen Parisa, eta Chez Paquinen hasi zen lanean. 1953an aurkeztu zuen goi mailako joskintzako bere lehen bilduma, eta 1956an lortu zuen arrakasta mundu osoan. 1958an gizonezkoentzako lehen bilduma aurkeztu zuen. 1963an iraultza eragin zuen modaren alorrean, emakumezkoen prêt-à-porter-aren bidez. Joskintzaz gainera, beste zenbait alorretan ere baditu enpresak (lurrinak, hotelak, zinema produktorak, jatetxeak, bitxiak…) mundu osoan. 1992an Frantziako Arte Ederren Akademiako kide hautatu zuten. Lehenbiziko aldia zen jostun bat erakunde horretara heltzen zena.