Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cárdenas, Cuauhtémoc

Politikari mexikarra (Mexiko, 1934). Lázaro Cárdenas presidente izandakoaren semea. Alderdi Iraultzaile Instituzionalean (PRI) hasi zuen karrera politikoa, eta 1976an senatari hautatu zuten Michoacanen. Estatu horretako gobernadore izan zen 1980-1986 bitartean. Korronte Demokratikoa (CD) eratu zuen PRIren barruan, baina alderdiaren eraberritzea ezinezkoa zela ikusirik, PRItik alde egin eta 1988ko hauteskundeetara bere aldetik aurkeztu zen, zentro-ezkerreko FDNren buru zela. Salinas de Gortarik (PRI) irabazi zituen hauteskundeak. Urte horretan berreratu zuen Iraultza Demokratikoaren Alderdia (PRD), eta horrekin aurkeztu zen 1994ko hauteskundeetara. PRIko Ernesti Zedillok irabazi zituen. 1997an, ordea, Mexiko DFko alkatetza bereganatu zuen. Lehenbiziko aldia zen, 1929az geroztik, PRIko ez den norbaitek hiriburuko alkatetza eskuratzen zuena. 2000ko lehendakaritza hauteskundeetara aurkeztu zen, baina PAN alderdiko V. Foxek irabazi zituen.