Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cárdenas y Díaz de Espada, Marta

Gipuzkoar margolaria (Donostia, 1944). Ikasketak Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Eskolan eta Parisen egin ditu. 1970 eta 1980ko hamarkadetan erakusketa ugari egin zituen Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo. 1995ean, bestalde, bere marrazkiz osatutako erakusketa antologikoa egin zuten Bilboko BBKren erakusketa aretoan. Marta Cárdenasek teknika tradizionala erabili ohi izan du, eta paisaietan gauzatu du gehienbat bere lana, kasurik gehienetan estudiotik kanpo, aire zabalean. 1980tik aurrera, bere pintura gero eta abstraktuago bilakatu zen, betiere errealitatean inspiratuta. Indiara egindako bidaia baten ondorioz osatutako lanekin eman zuen 2000. urtean abstrakziorako azken urratsa, eta urte horretan aurkeztu zuen Donostiako Galeria 16 erakustokian bere lehenengo erakusketa erabat abstraktua, bidaian hartutako oharretan oinarritua, eta ez izadian bertan egindakoa koadroz osatua. Marta Cárdenas, Luis de Pablo konpositorearekin ezkonduta, Madrilen bizi da azken urteotan.