Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cardano, Gerolamo

Italiar sendagilea, matematikaria eta filosofoa (Pavia, 1501 - Erroma, 1576). Haren medikuntzari buruzko teoriak astrologian oinarritzen ziren batez ere. De subtilitate, De varietate rerum, eta beste zenbait filosofia lanetan ikusi zen bezala, Aristotelesen, Plotinoren, Ibn Rush-en eta estoikoen sistemaren jarraitzailea izan zen. Matematikari bikaina zen. 1545. urtean Ars magna obra argitaratu zuen. Hirugarren mailako ekuazioak egiteko formularen asmatzailetzat hartua izan da. Bere izena daraman esekidura sistema asmatu zuen (Cardanoren pendulua).