Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Campo Ramos, Iván

Gipuzkoar futbolaria (Donostia, 1974). Atzelaria da. Logrońés taldearen harrobian egindako jokalaria. Logrońés B, Alavés, Valladolid, Valencia eta Mallorca taldeetan aritu zen, 1998an Real Madrid taldeak fitxatu zuen arte. Erdietsi dituen txapelketen artean, besteak beste, Europako bi Kopa (1998 eta 2000 urteetan) eta Kontinenteen arteko txapelketa (1998an) aipa daitezke. Espainiako selekzioarekin ere jokatu izan du.