Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cameron, Verney Lovett

Ingeles bidaiaria (Kadipole, Dorsetshire, 1844 - Leighton Buzzard, Bedford, 1894). Londresko Geografia Elkarteak eskatuta Livingstone-ren bila abiatu zen 1873. urtean. Zanzibartik abiatu eta Afrika erdialdea igaro zuen, Tanganyika aintziratik barrena Afrika mendebaleko kostalderaino (Benguela, Angola). Across Afrika izeneko liburuan eman zituen ezagutzera bere bidaietako gorabeherak.