Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Camerarius, Rudolf Jakob

Alemaniako naturalista (Tübingen, 1665 - Tübingen, 1721). Joaquim I.a Camerariusen biloba. Europan barrena hainbat bidaia egin ondoren, Tübingengo lorategi botanikoko zuzendari eta irakaslea izan zen. Landareen hozidura eta sexuari buruzko lan interesgarriak egin zituen; Linneoren aitzindari nagusietako bat da. Obra nagusia: Epistola de sexu plantarum, 1694.