Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Butt, Gail

Estatubatuar margolaria (Zanesville, Ohio, 1924). Zientzietako lizentzia eskuratu zuen Ohioko Unibertsitatean kimika ikasketak egin ondoren, eta harrezkero ingeniaritza ikertzaile gisa, kimika ikertzaile gisa eta fisikako irakasle gisa lan egin zuen, margolaritzako eta diseinuko arte lizentzia eta masterra eskuratu aurretik. Nebraska-Lincoln Unibertsitateko arteko eta artearen historiako irakasle izan zen 1949tik 1986ra; margolaritza, akuarela, konposizio, marrazketa eta Ekialdeko artearen historia irakatsi zituen. Estatu Batuetan ez ezik, erakusketak egin ditu Kioton. Butten beraren iritzian bere artean eragin nabarmena izan dute John Marinek eta Kenzo Okada eta Kawasaki Baison japoniar artistek. Kritikarien iritzian, Butten lanetan ordena eta unibertsoaren biziberritze ziklikoaren edertasuna azpimarratzen dira, baina horrekin batera XX. mendeko Amerikaren gainbeheraren deitorea ere antzeman dezake ikusleak.