Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

buxazeo

izond. Bot. Sapindalen ordenako zurkaren familiako landareez esaten da. Hosto iraunkorra dute eta loreak sexu bakarrekoak. Euforbiazeoen antzekoak dira, baina fruitua eta obuluen antolaketa desberdina dute. Beste zenbaiten artean, ezpel arrunta da familia honetakoa.