Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Butroe, Gonzalo Gomez

(Butroe Gaztea deitua) Bizkaiko oinaztarra, Gonzalo Gomez zaharraren semea (1368 - ?). Joan Sanchez de Villela Bizkaiko Foru-alkatearen hilketan hartu zuen parte (1393) eta preso eduki zuten horregatik 1396an Diego Hurtado de Mendozak Portugalgo kanpainara eraman zuen arte. Abendaño eta ganboatarren aurka borrokatu zen hil zen arte.