Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Burgess, Anthony

(Jaiotza izena, John Burgess Wilson). Britainiar idazlea (Manchester, 1917 - Londres, 1993). Saiakerek eta eleberriek osatzen dute Burgessen lanaren zatirik handiena. Bertan umorea eta kulturaren eta politikaren ikuspegi ironikoa nabarmentzen dira. Idatzi dituen lanen artean honako hauek azpimarra daitezke: Clockwork Orange (Laranja mekanikoa, 1962), Honey for the Bears (Hartzentzako eztia, 1963), Enderby’s End (Enderby-ren bukaera, 1968), Man of Nazareth (Nazareteko gizona, 1979), The End of the World News (Munduko berrien bukaera, 1983). Hil zen urte berean argitaratu zuen azken liburua, A Dead man in Deptford.