Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Burgelu

Arabako udalerria (Arabako Lautada). Elburgo-Burgelu du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Ganboa, ekialdean Barrundia eta Gauna, mendebalean Gasteiz eta Iruraitz, eta hegoaldean Arluzea. 31,64 km2. 1997ko datuen arabera, 230 biztanle (burgeluarrak). Arabako Lautadan beste herri askotan bezala, euskara XVIII-XIX. mendeetan galdu zen. Herriguneak: Añua, Arburu, Argomaiz, Burgelu (herriburua), Gazeta eta Ixona. Alegria ibaiak zeharkatzen du udalerria. Hizkuntza, gaztelania. Hizkuntza banaketa 1996an: 20 euskaldun, 28 ia euskaldun eta 140 erdaldun. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritua da. Aipagarria da San Pedro eliza zaharra.