Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Burgenland

Austria ekialdeko estatu federala. 3.965 km2. 272.119 biztanle (1983). Hiriburua: Eisenstadt. Austriako estatu txikiena, Mur ibaia eta Hungariako muga arteko ordokiaren artean hedatzen da Burgenland. Nekazari lurralde aberatsa da: laboreak, ardoa, fruituak eta tabakoa. Lignito eta petrolio hobiak.  v  Historia. 1918 arte, Hungariako lurraldea izan zen. Estatu hau Trianongo Itunean (1920) Austriari egokituriko Hungariar lurraldeek osatu zuten. Habsburgotarrak erori zirenetik, Austriaren eta Hungariaren arteko mugak gatazka askoren iturri izan dira (Sopron hiria Hungaria barnean geratu zen, 1921eko erreferendumaren ondoren).