Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bulgariera

iz. Bulgaria, Dobrudja, Hego Valakia eta Besarabian hitz egiten den hizkuntza hego-eslaviarra. Mazedoniako hizkuntza eslaviarra ere bulgarieraren antzekoa da. Alfabeto zirilikoz idatzia, bulgariera zaharra (IX-XI. m.) Ekialdeko Elizako hizkuntza eslaviar ofiziala izan zen eta eragin handia izan zuen gainerako hizkuntza eslaviar handien garapenean. Bulgariar literaturak ospe handia hartu zuen mundu eslaviar osoan XIV. mendera arte. Inperio otomanoaren zapalkuntzak (1396-1878), eten zuen literatura aberastasun hori eta abertzaletasunak XIX. mendean indar berezia hartu ez zuen arte bulgarierak ez zuen berriro literatura higikunderik ezagutu. Bulgariera moderno batua XIX. mendean sortu zen. Tradizio aberatseko hiztegiaz gainera, bulgariera modernoak greko, turko, erruso eta frantsesetiko maileguak hartu ditu nagusiki.