Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bukowski, Charles

Estatubatuar idazlea (Andernach, Alemania, 1920 - San Pedro, Kalifornia, 1994). Haurtzaro zaila igaro ondoren, batetik bestera ibili zen eta era askotako lanbideak eduki zituen. Nazkagarri baten memoriak lana idatzi zuen 1969an, eta beatnik higikundeko kidetzat hartua izan zen lan horren eraginez. Bukowskiren lana probokatzailea da, eta eskandalua sortu zuen estatubatuar ametsak bazterrean uzten zituzten gertaerak eta pertsonak deskribatzen dituelako. Lehenengo eleberria, Langilea, 1971n argitaratu zuen eta ondoren Ohiko erotasunaren ipuinak (1976) eta Emakumea (1978) ipuin bildumak osatu zituen. Poema liburuak ere idatzi zituen, besteak beste, Maitasuna infernuetako zakur bat da (1977).