Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bukharin, Nikolai Ivanovitx

Sobiet Batasuna zeneko politikaria (Mosku, 1888 - Mosku,1938). Gazte gaztetandik boltxebikeekin batera egin zuen lan. 1916. urtean Novo Mir egunkari boltxebikea argitaratu zuen New Yorken. Handik urtebetera geroago Pravda egunkariko argitaratzailea izan zen. 1919. urtean III. Internazionaleko batzorde eragileko kide hautatu zuten, eta 1923.an Politburoko kide. Marxismoari buruzko liburu ugari idatzi zuen (Materialismo historikoaren teoria, 1921; Inperialismoa eta kapital metatzea, 1925). Alderdi komunistaren barruan eskuinaldeko oposizioko buruzagia, Alderditik bota (1937) eta hiltzera kondenatu zuten. 1988. urtean, hura hila zela, Alderdiko partaide bezala hartu zuten berriro.