Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bukhara

Uzbekistan errepublikako hiria eta izen bereko eskualdeko hiriburua, Zeravshan haranean. 209.000 biztanle (1985). X-XII. mendeko mezkitak eta Erdi Aroko hiria.  v  Ehun industria (kotoia, zeta), larrukiak (astrakan) eta tapizak.  v  Bukharatik hurbil Afshana hiria dago, Abizena edo Ibn Sina-ren sorterria.  v  Historia. IX. eta X. mendeetan Samanides estatuko hiriburua, 1220. urtean Temudjinen (Gengis Khan) mende egon zen. XVI. mendetik XX. mendera bitartean Bukhara khanerriko hiriburua izan zen.  v  Bukharako Khanerria. XVI. mendearen hasieran uzbekoek sortua, Karakalpaken eta Tadjikistango zati handi bat hartzen zuen XIX. mendera arte. 1868. urtean Errusiako inperioaren mende gelditu zen. 1920an Sobiet Batasuneko errepublika bihurtu zen, eta Uzbekistan, Tadjikistan eta Turkmenistan errepubliketan banatu zen.  v  Uzbekistango probintzia, Asia erdialdean. 143.200 km2 eta 1.263.000 biztanle. Hiriburua: Bukhara.