Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bugey

Frantziako ekialdeko lurraldea, Ain departamenduaren hego-ekialdean. Hiri nagusia: Belley.  v  Historia. Frantziako antzinako lurraldea, Juraz harandi dagoen Burgundiako erresuman (934), inperio germaniarrean eta Savoiako etxearen eskuetan egon zen Bugey, Henrike IV.a erregeak Frantziako koroarentzat hartu zuen arte (Lyongo Ituna, 1601). Belley izan zen Bugeyko hiriburu historian zehar.