Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Buganda

Ugandako eskualdea, Victoria aintziraren iparraldean. Eskualde honetan Masaka, Mengo eta Mubende basamortuak daude. 61.609 km2 eta 2.667.332 biztanle. Eskualdeko hiririk garrantzitsuena Kampala da. Oso erreinu ahaltsua izan zen XVIII. mendean. 1900. urtean Erresuma Batuaren babesgoa bihurtu zen. Ugandak 1962. urtean askatasuna lortu zuenean Bugandak nolabaiteko autonomia izan bazuen ere, ezabatua izan zen 1967an.