Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bugatti, Ettore

Industria gizon italiarra, frantses herritartasuna hartu zuena (Milan, 1882 - Paris, 1947). Molsheim hirian (Bas-Rhin) automobil industria sortu zuen 1907. urtean (luxozko autoak, lasterketakoak). Auto lasterretan konpresorea erabili zuen lehena izan zen. Halaber, gasolinaz zebiltzan lehen automotorrak sortu zituen Frantziako burdinbideentzat (1933).