Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Brentano, Bettina

Alemaniar idazlea (Frankfurt am Main, 1785 - Berlin, 1859). Clemens Brentanoren arreba eta Achim von Arnimen emaztea zen, eta Alemaniako Erromantizismoko idazlerik interesgarrienetako bat da. Goetheren laguna izan zen; harekin trukatutako gutunak liburu batean argitaratu ziren: Goethek neska bati idatzitako gutunak (1835). Beethovenenen laguna eta Hölderlinen eta Shumannen sustatzailea eta bultzatzailea izan zen.