Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Brendan, Brandan

edo Brandon Santua (gaelikoz Brénaind). Irlandar santua (Tralee, 484 - Annaghdown, 577). Santu zelta, monasterio fundatzailea, abadea eta Ozeano Atlantikoko elezaharretako heroia. Brendan Navigatio Brendani (Brendanen itsas bidaldia) izeneko Irlandako kontakizun epikoaren protagonista da. Lan hau, VIII. mendekoa seguruenik, literatura zeltaren maisu lana da, eta X. mendean itzuli zen hitz-lauz latinera.