Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bresse

Frantziako ekialdeko antzinako lurraldea, Juraren mendebalean (Ain eta Saône-et-Loire departamenduetan). Hiriburua: Bourg-en Bresse (hegazti azoka guztiz ospetsua). Artoa eta behi hazkuntza.  v  Historia. Savoiako etxeak hartua 1272an, Karlos-Emmanuel dukeak Henrike IV.a Frantziako erregeari eman zion 1601. urtean, eta luze gabe Burgundiako lurraldearen barnean geratu zen Erregimen Zaharraren bukaera arte.