Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bozas-Urrutia, Rodolfo

Euskal kazetari eta itzultzailea, Evaristoren semea (Donostia, 1913). Haurtzaroan Uruguaira joan zen. Euskara ahaztu egin zuen, baina 1940 ondoko urteetan ikasi zuen berriro. Piano eta organo-jotzailea, kontzertu ugari eskaini ditu Ameriketan eta Espainian. Artikulu egile gisa lan asko egina da Euskal Herriko euskarazko aldizkarietan. 1970ean J. B. Dasconaguerreren Atheka Gaitzeko Oihartzunak lanaren gaztelaniarako itzulpena eman zuen. 1976an El Gran Libro de la Pelota obra handia argitaratu zuen Luis Bombín-ekin batera.