Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Boumedien, Huari

Aljeriako estatu gizona eta militarra (Guelma, 1932 - Aljer, 1978). Aljeriako iraultzako buruzagia. Ben Bella aginpidetik kendu zuen gertaeretan esku hartu zuen (1965). Urte berean Aljeriako Errepublikako lehendakari izendatu zuten. 1976. urteko hauteskundeetan berriz hautatu zuten hautesleen % 99aren botoez.