Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Boudard, Alphonse

Frantses eleberrigilea (Paris, 1925). Hizkera zuzena eta kementsua erabiltzen du bere idazkietan, argotez eta herri-mintzairaz hornitua. Hauek ditu eleberri ezagunenak: La métamorphose des cloportes (1962, Kukurutxen metamorfosia), Cinoche (1974), Le corbillard de Jules (1979, Julesen hil-autoa), L’éducation d’Alphonse (1987, Alfonsoren heziketa), Mourir d’enfance (1995, Haurtzaroz hil). Azken eleberri honengatik Frantziako Akademiaren sari nagusia eman zioten.