Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Boucourechliev, André

Frantses musikagile eta musikologoa, bulgariarra jatorriz (Sofia, 1925 - Paris, 1997). Musika aleatorioa deritzonaren jarraitzailea izan zen. Artxipelago izenpean hainbat obra idatzi zituen 1963tik aurrera, baita Itzalak (1970), Ediporen izena (1978) eta Ispilua (1988) ere.