Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bougainville, Louis Antoine de

Frantses itsasgizona (Paris, 1729 - Paris, 1811). Matematika eta Zuzenbidea ikasi ondoren, militar karrera hasi eta armadan sartu zen azkenean (1763). Malvina Uharteak kolonizatzeko asmoz egindako bidaiak porrot egin eta gero munduari bira ematea deliberatu zuen P. Commerson bidaiari frantsesarekin batera. Hiru urtez luzatu zen bidaldi honetan, Hego Itsasoetako hainbat lurralde arakatu zituen. Voyage autour du monde liburua argitaratu zuen 1771. urtean.