Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Botha, Pieter Willem

Hegoafrikako politikaria (Orange estatua, 1916). Diputatua 1946az geroztik, Barne Ministro izendatu zuten 1958an, Defentsa ministroa 1966an eta Lehen Ministroa 1978an. Apartheid politika arrazistaren aldeko sutsua, 1988. urtetik aurrera amore eman behar izan zuen puntu honetan gehiengo beltzari eta nazioarteko aurkako iritziari ezin aurre eginik.