Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Botha, Louis

Hegoafrikako jenerala eta politikari boerra (Greytown, Natal, 1862 - Pretoria, 1919). Boerren bigarren gerran (1899-1902), armada antolatu eta ingelesen aurka jardun zuen gerrilan. Transvaal (1907-1910) eta Hegoafrikako (1910-1919) Lehen Ministroa izan zen.