Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Botev, Christo

Bulgariako idazle abertzalea (Kalofer, 1848 - Vraca lurraldea, 1876). 1867. urtean Errumaniara heldu eta garrantzi handiko eginkizuna izan zuen Bukaresteko Batzorde Iraultzailean. Bere poema gartsuetan ideologia iraultzailea, abertzaletasuna eta antiklerikalismoa (Hadzi Dimiter) gailendu ziren. Turkoen aurkako 1876ko apirileko matxinadan hila, Bulgariako herriak nazioko heroi egin zuen berehala.