Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Boris III

Bulgariako erregea (Sofia, 1894 - 1943). 1918tik 1943ra izan zen errege. Ferdinand I.aren seme eta ondorengoa. Bulgaria Ardatzarekin bat eginez, Boris III.ak onartu egin zuen Alemaniako osteak Bulgariako lurraldeak hartzea. Hitlerrekin elkarrizketa izan ondoren, naziek hil egin zuten. Bere seme Simeon II.ak hartu zuen haren lekua.