Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Borland International, Inc

Ordenagailuentzako software eta programazio hizkuntzak ekoitzen dituen estatubatuar enpresa. Elkartea 1983an sortu zuen Philippe Kahn frantses matematikariak. Bereak dira Turbo Pascal, Paradox, dBASE eta Qattro Pro programazio hizkuntza eta software-ak. 1991n Ashton-Tate Corporation enpresaren jabe egin zenean, datu baseen merkatuan protagonista nagusi bihurtu zen; bateratzeko unean 450 milioi dolarreko irabaziak zituzten bien artean. Hala ere, Paradox eta Quattro Pro datu baseen programak merkatura ateratzeko izandako atzerapenek galera handiak eragin dizkio enpresari.