Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Borghese, Junio Valerio printzea

Italiako militarra eta politikaria (?, 1906 - Cadiz, 1974). Bigarren Mundu Gerran esku hartu zuen ofizial gisa, eta 12 urterako espetxeratu zuten. Amnistia jaso ondoren talde faxista batean sartu zen. 1967an NATOarekin eta AEBekin zerikusia zuten militar eskuindarrekin batera estatu kolpea prestatu zuen. Kolpeak huts egin zuen, eta bigarren saio bat egin zuen 1973an; haren ondorioz, Espainian erbesteratzera behartu zuten. Espainian, Junio Valerio «Principe nero» deituak espainiar talde neofaxistekin harremanak egin zituen.