Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bopp, Franz

Hizkuntzalari alemana (Mayence, 1791 - Berlin, 1867). Gramatika konparatuaren sortzaileetako bat. Lehen ikasketak Ashaffenburg-en egin zituen; 1812an Parisa joan zen sanskritoa ikastera. 1921ean Berlingo unibertsitarera joan zen W. von Humboldtek deiturik (1921). Sanskritoaren gramatika zenbaiten egilea, haren obra nagusia Sanskrito, zenda, greko, latin, lituaniera, antzinako eslaviera, gotiko eta aleman hizkuntzen gramatika konparatua, sei liburukietan argitaratu zen 1833tik 1852ra bitartean.  v  Indoeuropar hizkuntzen gramatika formak erkatuz, bere garaiko interpretazio erromantikoetatik urrun, haien erlazio eta hatsapen orokorrak atera zituen. Hori dela eta, hizkuntzalaritza modernoaren aitatzat jo izan da.