Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Boorman, John

Britainiar zinemagilea (Shepperton, 1933). Akzio filmak egin izan ditu –Bertatik bertara (1967), Deliverance (1972)–, baita dramak –Infernua Pazifikon (1968), Zardoz (1974)– eta fantasia historikoak ere –Excalibur (1981)–. Oihan esmeraldak (1985) kutsu ekologista nabarmena du. Jenerala (1999) du beste film bat, Irlandako gaizkile ezagun baten gorabeheren ingurukoa.