Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bophuthatswana

Afrika hegoaldeko bantu erepublika. 44.000 km2 eta 1.660.000 biztanle (1985). Hiriburua: Mmbatho. Bophuthatswana autonomia lortu zuen lehen bantu estatua izan zen (1971). Burujabetza 1977. urtean eskuratu zuen, baina ez dute onartu ez NBE ez ABE erakundeek.