Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bonhoeffer, Dietrich

Teologo protestante alemana (Breslau, 1906 - Flossenbürg-eko kontzentrazio esparrua, 1945). Teologia irakasle-laguntzailea izan zen Berlinen. Bere lanetan Hegel, Troeltsch eta K. Barth-en eragina du. Hitlerrek agintea eskuratu zuenean (1933ko urtarrila), nazien «kristautasun positiboa»ren aurka jardun zuen. Graziaren Saria (1937) eta Bizitza komunitarioa (1938) liburuak argitaratu zituen. Idazki horietan fedearen eskakizunak eta Elizaren erantzukizuna aldarrikatu zituen. 1943an atxilotu zuten von Stauffenberg buruzagi zuen Hitleren aurkako higikundean esku hartzeagatik eta bi urteren buruan hil egin zuten. Etika (amaitu gabea) eta presondegiko gutunen bilduma izan ziren haren azken lanak.