Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bonaparte, Jerôme

Napoleon I.aren anaia (Aiacciu, 1784 - Villegenis, 1860). Westfaliako errege egin zen 1807an, baina 1814. urtean utzi behar izan zuen agintea, ezinak gainditua. Waterlooko guduaren ondoren, bere emazte Catherine Wurtenberg-en aitaren ondora jo zuen. Parisen 1848an, Luis Napoleon bere ilobaren mesedeak irabazi eta Frantziako mariskal (1850) eta Senatuko lehendakaria (1852) izan zen Jerôme.