Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bonaparte, Josef

Napoleon I.aren anaia zaharrena (Corte, 1768 - Florentzia, 1844). Korsikako diputatua Bostehunen Kontseiluan (1796), esku hartu zuen Brumario 18ko estatu-kolpearen prestaketan. Diplomazian ziharduen bitartean, Lunévilleko Ituna, Amiens-ko Bakea eta Vatikanoarekiko Konkordatua izenpetu zituen. Bere anaia Napoleonek Napoliko (1806-1808) eta Espainiako (1808-1813) errege izendatu zuen. Waterloo-ko guduaren ondoren, Ameriketako Estatu Batuetan bizi izan zen.