Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bonabentura, santua

(Giovanni di Fidanza) Italiar teologoa (Bagnorea, Toskana, 1221 - Lyon, 1274). 1243an egin zen frantziskotarra. Parisen egin zituen ikasketak, eta filosofia eta teologia irakaslea izan zen bertan. Frantziskotarren nagusi aukeratu zuten 1256an, eskaleen alde jardun zuen, eta bere ordenan gatazkan ari ziren aurkako joerak elkarganatzen saiatu zen. Gregorio X.ak Albanoko apezpiku izendatu zuen lehenbizi eta kardinal gero (1273); aitasantutzaren ordezkari gisa joan zen Liongo kontziliora (1274), eta bertan hil zen.  v  Doctor seraphicus deitua, Erdi Aroko teologorik garrantzitsuenetakoa izan zen. Filosofo eta mistikoa, San Agustinen pentsamenduaren ildotik jardun zuen. Zenbait obra: Breviloquium, Itinerarium mentis in Deum, Legenda sancti Francisci, Soliloquium de quatuor mentalibus exertitiis.