Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Boleslav

Bohemiako hainbat printzeren izena.  v  Boleslav I.a. Bohemiako dukea (929 - 967), Wenceslao bere anaia hil ondoan erregetza hartu eta txekiar estatua sortu zuen. Bohemiako lehen txekiar dukea izan zen.  v  Boleslav II.a. Bohemiako dukea (967 - 999). Boleslav I.aren semea zen.  v  Boleslav III.a. Bohemiako dukea (999 - 1003). Poloniako Boleslaw I.ak preso hartu zuen.