Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bolero

Maurice Ravelen musikariaren ekitaldi bateko balleta. Parisen antzeztu zen lehen aldiz 1928an B. Nijinskaia-ren koreografiarekin. Hemeretzi aldiz errepikatzen den dantza da, melodia eta harmonia beti berdina duena, erritmoa danbor batek etengabe markatzen duelarik. Aldaketa elementu bakarra orkestrazioa da, gero eta joriagoa. Lan honetarako hasieran pentsatua zuen titulua, Obsession d’un rythme, adierazgarria da.