Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bogarde, Dirck

Ingeles zinema antzezlea (West Hampstead, 1920 - Londres, 1999). Derek Van den Bogaerd zuen benetako izena. Antzerkitik etorri eta, beste batzuen artean, honako film hauetan izan zuen parte: The Servant (Zerbitzaria, 1963), Accident (Istripua, 1967), Morte a Venezia (Heriotza Venezian, 1971), Portiere di notte (Gaueko atezaina, 1973), Providence (1976).