Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Boerhaave, Herman

Holandako sendagilea (Leiden, 1668 - Leiden, 1738). Hasieran teologia ikasten hasi bazen ere, gero medikuntza ikasketak egin zituen. Ospe handia lortu zuen sendagile bezala; Europa osoko ikasleak joaten zitzaizkion bere saioetara. Ikasleak gaixoengana eramaten zituen eta irakaskuntza klinikoa asmatu zuen. Bere garaian arrakasta handia izan zuten bi testu liburu idatzi zituen fisiologiari (1708) eta kimikari buruz (1724). Izerdi guruinen berri eman zuen bere lanetan, gainera baztanga ukimenaren bidez kutsatzen dela baieztatu zuen.