Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Boezio

Erromako filosofoa (Erroma, 480 - Ticinum, 524). Boezioren lanik garrantzitsuena filosofia liburu bat izan zen, Filosofiaren pozaldia izenburua daramana. Aristotelesen lanak eta beste zenbait zientzia lan itzuli zituen. Erdi Aroko europarrentzat iturri bakarra izan ziren itzulpen horiek Greziako zientzia ezagutzeko.