Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bocskay, Istvan

Transilvaniako printzea (Kolozsvar, 1577 - Kassa, 1606). Bathory familiaren aholkularia eta protestante sutsua, Habsburgotar katolikoen aurka borrokatu zen. Haiduk edo lapur ongileen buruzagia, Hungariako Sortaldeko nagusi bihurtu zen eta 1605ean Hungaria eta Transilvaniako printze izendatu zuten. Enperadoreak burujabetasuna eman behar izan zion Transilvaniari 1606an eta nolabaiteko autonomia eman zion Hungariari, protestante gurtzarena adibidez. Bocksayk germaniarren eta turkoen arteko baketzean hartu zuen parte eta garrantzi handiko neurri sozialak hartu zituen laborarien alde. Hil zenean, enperadorea pozoitu egin zuela eta, hartu eta bertan garbitu zuen herriak Katay kantzilierra.