Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bodawpaya

Birmaniako erregea (Amapura, 1745-1819). Errege izendatu zuten 1782. urtean; familia osoa hilarazi zuen agintera orduko. Arakan inbaditu ondoren (bertan ebatsi zuen Budaren Mahamuni irudi ospetsua) Siam aldera jo zuen, baina arrakastarik gabe. Pagoda asko egin zuen, baina ezin bukatu izan zuen 150 m garai izan behar zuen pagoda ikaragarri bat. Merkataritza harremanak izan zituen ingelesekin. 122 seme-alaben aita izan zen arren, Bagydaw biloba izan zen haren ondoko erregea.