Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bloch, Konrad Emil

Alemaniar biokimikaria (Nysa, 1912). Isotopoen teknikak erabili zituen kolesterolak ehun bizietan egiten duen bidea ikertzeko. Lynen-ek lagundu zion arazoa argitzen; karbono bi atomo zituen zatiak A koentzimarekin betetzen zuen bere funtzioa. Medikuntza Nobel saria jaso zuten biek 1964an.